Kantu-jira kalea girotzen, Santio Egunez

Uztarria.eus 2016ko uzt. 26a, 14:21

Zapi arroxak lepoan jantzita kalera irten ziren atzo, uztailak 25, arratsaldean kantu jirako eta Marea Arroxako kideak, herriko txokoak alaitzeko asmoz. San Martin egoitzan hasi zuten ibilbidea eta handik Pastorkua aurreko plazara joan ziren, ondoren Alde Zaharrera gerturatzeko. Azpeitiarrak ez ezik Hazparnetik etorritako hainbat lagun ere aritu ziren kantuan, gazte zein heldu, gitarraren doinuak lagun.