Saninazioak 2016

Autobus geltokietan hainbat aldaketa izango da, obrak eta festak direla-eta

Uztarria.eus 2016ko uzt. 21a, 12:20
Loiola Klinika aurreko geltokia.

Loiolako autobus geltokiak tokiz aldatuko dituzte behin betiko. Sanjuandegiko geltokia, berriz, Esklabatako elizaren aurrera aldatuko dute, behin-behinean. Eta urtero bezala, festen ondorioz ere aldaketak egingo dituzte. 

Zapatutik aurrera hainbat aldaketa izango da autobus geltokietan. Aldaketa batzuk, urtero legez, festak direla-eta egingo dira. Sanjuandegiko geltokia, aldiz, behin-behinean aldatuko da obrengatik; eta Loiolakoa, behin betiko. 

Hala, Azpeititik Azkoitirako noranzkoan doazen autobusek Loiola klinika aurrean izango dute geltokia hilaren 23tik aurrera. Azkoititik Azpeitirako autobusek, aldiz, Sanjuandegitik Azkoitirako autobusen geltoki ondoan egokitu duten geltokian egingo dituzte. Sanjuandegiko geltokiak Esklabetako eliza aurrera mugituko dituzte behin-behinean.

Geltoki aldaketa horiek Sanjuandegi eta Loiolabide elkartuko dituen zubia, eta Salbe auzotik Loiolarako bide zaharra oinezkotzeko obrak direla-eta egigo dira. 

Festen ondorioz ere aldaketak

Santio eta San Inazio festak direla eta, Julian Elorza hiribideko eta Burdinbidearen Euskal Museoko geltoki ondoko autobus geltokiak bertan behera geldituko dira uztailaren 23tik 31ra bitartean eta abuztuaren 1etik 4ra. Urtero bezala, horien ordez autobusak saihesbidean, Burdinbidearen Euskal Museoko oinezkoentzako zubiaren parean, geldituko dira.