Eusko Gudarosteko Azpeitiko komandantziaren 80. urteurreneko ekitaldia egingo dute ostiralean Loiolan

Urola Kostako Hitza 2016ko uzt. 20a, 18:55
Juantxo Agirre, Javi Buces eta Eneko Etxeberria. (Julene Frantzesena)

Eusko Gudarostea 1936ko abuztuan sortu zuten EAJk, ANVk, Jagi-jagik, ELA-STVk eta Euskal Nekazarien Batzarrak, Franco buru zuen matxinada militarrari aurre egiteko. Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak omenaldia egingo diete orduko gudariei ostiralean, 19:15ean, Arrupe hotelean.

Eusko Gudarosteko Azpeitiko komandantzia Loiolan antolatu zela 80 urte beteko dira abuztuaren 5aren eta 8aren artean, eta Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak omenaldia egingo diete orduko gudariei ostiralean, 19:15ean, Arrupe hotelean.

Eusko Gudarostea 1936ko abuztuan sortu zuten EAJk, ANVk, Jagi-jagik, ELA-STVk eta Euskal Nekazarien Batzarrak, Franco buru zuen matxinada militarrari aurre egiteko. Haien buru izan zen Kandido Saseta komandantea. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak dioenez, orduko hura izan zen "indar abertzaleak elkartu eta antolatu" ziren lehen aldia. "Orduan ez zegoen Eusko Jaurlaritzarik, ez zegoen halakorik antolatuta, eta tropa frankistek uste zuten hemen egingo zuten bidea paseo bat izango zela. Baina antolatu egin ziren, gerra antolaketa izan zen, armaduna, eta Azpeitian ez bada ere, Intxortan gelditu zituzten tropa frankistek. Ondoren, urrian, aukeratu zuten Agirre lehendakari eta Eusko Jaurlaritza antolatu zuten. Eusko Gudarosterik gabe Agirrek ez zuen lehendakari izateko aukerarik izango". Etxeberriak gogoratu duenez, Eusko Gudarostearen baitan indar abertzaleak elkartzea ez zen "testigantzazkoa" izan, "hainbat pertsona hil ziren, eta Azpeitiko komandantziakoak dira tartean".

Besteak beste, honako gudari hauek hil ziren eta ostiraleko ekitaldian haien senideak-eta omenduko dituzte: Azkoitiko Joxe Joakin Egaña (EAJ), Bidanian hil zen Mikel Alberdi (Jagi-jagi), Floren Zubiaur (ELA-STV) eta Joxe Arana (ANV). Horiek eta beste hainbat hildakok "legez kanpoko erasoa" jaso zutela azaldu du Etxeberriak: "Gogorra da gaur egungo diskurtsoarekin uztartzea, baina Espainiako tropei aurre egiteko armak hartu zituzten, eta ulertu zuten armen bidez, biolentziaren bidez, defendatu behar zutela beren apustua; Euskal Herriko kausa".

Albiste osoa irakurtzeko, joan Urola Kostako Hitza-ren webgunera.