Saninazioak 2016

Marea Arroxak antolatutako ekimenetan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak

Uztarria.eus 2016ko uzt. 20a, 15:10
Marea arroxako hainbat kide, prestatu dituzten ekimenen kartelak eskutan.

Egitarau "anitza, parekidea eta euskalduna" osatu dutela esan dute festa herrikoien aldeko batzordeko kideek, "betiere herrian egon ezin dutenak gogoan". Eraso sexisten aurkako protokoloaren azalpen saioa egingo dute ostiralean, eta zapatuan, hilaren 23an, emango diote hasiera prestatutako egitarauari. 

Marea Arroxak herritar oro animatu nahi du festetarako antolatutako ekimenetan parte hartzera, eta horretarako dei egin die "festaz gozatu nahi duten herritar guztiei". Uztailaren 23an, zapatua, hasi eta abuztuaren 2ra arteko egitaraua prestatu dute. "Herritarrok osatu dugu egitaraua, herritar guztiek goza dezaten", azaldu dute. Iaz bezala, aurten ere "egitarau zabala, anitza, parekidea eta euskalduna" egin duela adierazi du Marea Arroxak, "herrian egon ezin dutenak gogoan". Herri bazkaria, txomingero bazkaria, kontzertuak, mus txapelketa, batukada eta jolasak antolatu dituzte, besteak beste. Aurten, gainera, lehen aldiz aukera begetarianoa izango da uztailaren 30eko herri bazkarian. 

Zapatuan emango diote hasiera prestatutako ekimenei, Marea Arroxaren indarraz denak etxera! egunarekin. Iganderako, aldiz, Ume Eguna antolatu dute, eta uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean eta 2an jarraituko dute festarekin. 

Eraso sexisten aurkako protokoloa

"Askatasunean oinarritutako festen alde" egiten dutela azaldu dute Marea Arroxako kideek: "Herritar orok festak askatasunez gozatzeko eskubide osoa dugu. Kalean lasai ibiltzeko, lasai dantzatzeko, lasai barre egiteko, lasai etxera joateko". Horregatik, "Azpeitiko festetan inolako eraso sexistarik gertatu ez dadin" lanean aritu da Marea Arroxa.

Ostiralean, uztailaren 22an, eraso sexiten aurkako protokoloa azaltzeko saioa egingo dute Baigeran, 18:00etan hasita. "Txosnagunera gerturatuko den herritarrak etortzea ezinbestekoa da, laneana arituko diren boluntarioak batez ere. Jende asko aritzen gara lanean txosnagunean, eta garrantzitsua da guztiok eraso sexisten aurrean jarraitu beharreko pausoen berri izatea, erasoen aurrean tinko erantzuteko", esan dute. 

Uztailak 23, zapatua, "Marea Arroxaren indarraz denak etxera" eguna:

19:30ean manifestazioa plazatik.

Ondoren, luntxa musikaz alaituta.

Uztailak 24, igandea, umeen eguna

14:00etan umeen bazkaria

17:00etan kalejira eta jolasak.

Uztailak 25, astelehena, Baserritarren eguna

18:00etan kantu poteoa San Martin egoitzatik hasita.

Uztailak 30, zapatua:

11:00etan hamaiketakoa plazan.

12:00etan txupinazoa.

12:ean Marea Arroxa.

15:00etan herri bazkaria (aurten aukera begetarianoa)

Ondoren, jolasak txosnagunean eta txosnen irekiera Skandalue elektro txarangarekin.

22:00etan Hartz taldearen kontzertua txosnagunean.

01:00etan Pornoxen kontzertua txosnagunean.

02:30ean Huntzaren erromeria txosnagunean.

Uztailak 31, igandea:

14:30ean txomingeroen bazkaria Erdikalean.

Ondoren, Eonian elektrotxaranga. 

22:00etan Izebergen kontzertua txosnagunean.

Ondoren, Ernairen ekitaldia.

01:00etan Humus taldearen kontzertua txosnagunean.

02:30ean Verraterren kontzertua txosnagunean.

Abuztuak 1, astelehena:

11:00etan Bakailao Txapelketa plazan.

14:30ean bazkaria Azoka Plazan.

17:00etan Mus Txapelketa Sanagustin Kulturgunean (16:30ean hasiko da izen ematea, kulturgunean bertan).

18:00etan Baserriko porrusalda antzerkia Perez Arregi Plazan

22:00etan Rodeoren kontzertua txosnagunean.

23:00etan Ekitaldi feminista txosnagunean.

01:00etan Joseba B.Lenoir Gangen kontzertua txosnagunean.

02:30ean Pelax eta cowboys prchestra txosnagunean. 

Abuztuak 2, asteartea: 

08:00etan gaupaseroen argazkia plazan

Ondoren, gosaria.