Munoaundira bisita gidatua antolatu dute zapaturako

Uztarria.eus 2016ko uzt. 19a, 11:56
Munoaundiko aztarnategia.

11:00etan abiatuko da ibilaldia, Kukuherriko aterpetxeko aparkalekutik. 25-30 minutuko ibilbidea izango da. Oinez iristeko zailtasunak dituzten pertsonek ibilgailuz joan ahal izango dute; izan ere, horientzako garraio zerbitzua antolatuko dute. 

Zapatuan, uztailaren 23an, Munoaundiko Burdin Aroko herrixka gotortua ezagutzeko ibilaldia antolatu dute. 11:00etan izango da irteera, Azkoitiko Kukuherriko aterpetxeko aparkalekutik, eta handik oinez joango dira Munoaundiraino. 25-30 minutu inguruko ibilbidea izango da, eta behin iritsitakoan aztarnategia bisitatuko dute. Oinez iristeko zailtasunak dituzten pertsonek ibilgailuz joan ahal izango dute; izan ere, horientzako garraio zerbitzua antolatuko dute. 

Mendirako oinetako egokiak, berokia edo zira eta ura eramatea gomendatzen da. Bisita gidatua euskaraz eta gazteleraz izango da.

Munoaundiko indusketa arkeologikoaren XI. ekinaldia abian da joan den astetik, eta martxan izango da uztailaren 30era arte. 20 pertsonako lantaldea ari da indusketa lanetan gaur egun.