Azpeitiarrak irabazle Azkoitiko III. Duatloi Herrikoian

Uztarria.eus 2016ko uzt. 18a, 20:47

Ibai Etxeberria (22:36) eta Eneritz Aramendi (28:25) azpeitiarrak izan ziren azkarrenak ostiralean jokatutako Azkoitiko III. Duatloi Herrikoian. 49 kirolarik hartu zuten parte Azkoitiko Duatloi Taldeak antolatutako proban. Gizonezkoen sailkapen nagusian, Asier Ostolazak eta Borja Zubizarretak osatu zuten podiuma; eta Idoia Dominguezek eta Nerea Francesek, berriz, emakumeenean.

(Argazkiak: Maxixatzen eta Urola Kostako Hitza)