Udako zaporeak dastatu dituzte Loiolan

Uztarria.eus 2016ko uzt. 18a, 18:59

Joan den asteazkenean aurkeztu ondoren, zapatuan hasi zen, Loiolan, Urola Gustagarri egitasmoaren edizio berria. Bertaratu zirenek Beizamako Urkizaharreko txakolina, Arretako ardi gazta eta Egaña gozotegiko inazioak eta gazta izozkia dastatzeko aukera izan zuten, hurrenkera horretan, Joserra Agirianoren azalpenak entzun eta gomendioak jarraituz.