Mikel Orbegozok Jaen taldearekin fitxatu du

Uztarria.eus 2016ko uzt. 18a, 13:39
Mikel Orbegozo.

Espainiako Bigarren B Mailako laugarren taldeko kluba da Jaen. Azken denboraldia Compostelan hasi zuen aurrelari azpeitiarrak, baina neguko fitxaketa epean Marbella FCrekin fitxatu zuen, eta han amaitu zuen denboraldia. 

Mikel Orbegozo (Azpeitia, 1989) futbolaria Jaen CF taldean arituko da hurrengo denboraldian. Espainiako Bigarren B Mailako laugarren taldeko kluba da Jaen. 2015-2016 denboraldia Compostelan hasi zuen aurrelari azpeitiarrak, baina neguko fitxaketa epean Marbella FCrekin fitxatu zuen, Galiziako taldea utzita. Hala, Marbella FCrekin aritu zen denboraldi bukaerara arte. Aurrez, Realean, Sestao Riverren, Amorebietan, Gimnastic de Tarragonan eta Getafen aritutakoa da Orbegozo.

Mikelen anaia Jon Orbegozok (Azpeitia, 1984), berriz, beste urtebeterako kontratua sinatu du Amorebietarekin. Bizkaiko klubak Espainiako Bigarren B Mailako bigarren taldean jokatzen du.