Baltsa jaitsierarekin hasi dute Gaztetxearen 11. urteurrenaren ospakizuna

Uztarria.eus 2016ko uzt. 16a, 14:32

Azken urteetako ohiturari jarraituz, baltsa jaitsierarekin eman diote hasiera Gaztetxearen 11. urteurrenaren ospakizunari. Eguraldia lagun, 11:00etan elkartu eta erakusgai jarri dituzte baltsa guztiak plazan. Gai ezberdinetan oinarritutako baltsak egin dituzte, besteak beste, txorizo ogitartekoa, emakume piratak eta horien barkua, Athleticeko neskak eta euren gabarra edota 1766ko matxinadako emakumeak. Hamaiketakoa egiteko tartea ere hartu dute, eta 12:00ak aldera jaitsi dituzte baltsak uretara. "Beste urte bat gaztetxea bizirik" ohituen artean hasi dute urteroko ibilbidea ibaian, eta ehunka herritar hurbildu da horiek ikustera. Baltsa jaitsiera bukatu bada ere, ospakizunak jarraituko du.

Hemen eguerditik aurrera izango diren ekimenak: 

14:30ean bazkaria Gaztetxean.

17:00etan Gaztetxeko eta Haujijijaiko kideen batukada Alde Zaharreko kaleetan zehar. Ondoren, pintxo jana gaztetxean. 

22:30ean: Karaokea sorpresekin.