Begiak irekitzeko bidaia bat

Urola Kostako Hitza 2016ko uzt. 13a, 13:19
Telmo Irureta eta Xanti Agirrezabala (Eneritz Albizu Lizaso).

'Jendartean bidaide: inklusioaz formatu txikian' antzezlana interpretatzen dute Agirrezabalak eta Iruretak. Ikusleei erakutsi nahi diete pertsona denek dutela zerbait berezia besteei emateko.

Usurbilen ikusi zuten elkar lehen aldiz Xanti Agirrezabalak (Azpeitia, 1997) eta Telmo Iruretak (Zumaia, 1989). Leku berera zihoazen, nahiz eta ez zuten inoiz elkarrekin hitz egin. Tren beretik irten ziren, eta Alex Tello zuzendariarekin zuten hitzordura abiatu ziren. Segituan sortu zen harmonia ona bien artean, eta solasean iritsi ziren lantaldearengana. 'Jendartean bidaide' antzerkia prestatzeko bildu ziren lehen aldiz; bidaiaren hasiera zen hura.

Dena den, bazuten elkarren berri bi gazteek; izan ere, oso gertutik ezagutzen dute biek ala biek antzerkiaren eta telebistaren mundua: esperientzia dute bi esparruetan, eta Dantzerti arte dramatiko eta dantzako eskolako ikaslea da Agirrezabala. “Xanti Agirrezabala jarri nuen Youtubeko bilatzailean, eta horrela identifikatu nuen”, azaldu du barre artean Iruretak. Agirrezabalak, berriz, telebistatik ezagutzen zuen zumaiarra.

Erreportajea ororik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.