Gaztetxearen 11. urteurrena ospatuko dute zapatuan

Uztarria.eus 2016ko uzt. 12a, 11:51

Goizetik hasi eta gauera arteko egitaraua prestatu dute zapaturako. Baltsa jaitsiera, hamaiketakoa, bazkaria eta batukadarekin kalejira izango dira, besteak beste.

11 urte egingo ditu aurten Azpeitiko Gaztetxeak, eta hori ospatzeko goizetik hasi eta gauera arteko egitaraua prestatu dute zapaturako, uztailaren 16rako. 

Urtero bezala, 11:00etan emango diote hasiera ospakizunari, baltsen erakusketarekin. Hamaiketakoa ere izango da plazan, eta 12:00etan baltsa jaitsiera izango da. 14:30ean bazkaria egingo dute Gaztetxean, eta bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude Orkatzen. Ikasle eta langabetuek 8 euro ordaindu beharko dute bazkaria eta 10 euro langileek. Behin bazkaria bukatuta, 17:00etan kalejira egingo dute Haujijijai eta Gaztetxeko batukadarekin Alde Zaharreko kaleetan zehar eta ondoren pintxo jana izango da Gaztetxean. Eguna bukatzeko, 22:30ean karaokea egingo dute Gaztetxean bertan, eta hainbat sopresa izango direla aurreratu dute.