Kezkak partekatzeko tenorea

Gipuzkoako Hitza 2016ko uzt. 8a, 13:58
Autoantolaketa taldeko kideak eta Arremanitzeko ordezkaria. (Julene Frantzesena)

Hezkidetza, tratu onak eta sexualitatea lantzeko, Autoantolaketa taldean dabiltza Azpeitiko hiru ikastetxeetako hainbat nerabe. Arremanitz kooperatibako kideak izan dituzte bidelagun.

Ikaskide batek sexu erasoa jasan ostean, 2013aren bukaeran sortu zuten Mare More taldea Azpeitiko Iraurgi ikastetxeko ikasleek. Ordurako, baina, ari ziren Arremanitz kooperatibako kideak hezkidetzaren, sexualitatearen eta tratu onen inguruko saioak eskaintzen; Iraurgin ez ezik, Urola ikastolan eta Ikasberri ikastolan ere bai.

Eskoletako saioak bukatuta, eta ikasleek jarraitzeko "gogoa eta interesa" zutenez, eskolaz kanpo biltzen hasi ziren hiru ikastetxeetako ikasle batzuk, "elkarrekin aisialdi eremua konpartitzeko eta hainbat gairen inguruan hausnartzeko". Autoantolaketa taldea sortu zuten Harremonak egitasmoaren barnean. Talde horretako kide dira Garazi Genova (Azpeitia, 2000), Olatz Bereziartua (Zestoa, 2000), Izaro Lizundia (Azpeitia, 1999), Garazi Etxeberria (Azpeitia, 1999) eta Mikele Lapeira (Azpeitia, 2000). Bidelagun izan dute Haizea Egiguren (Azpeitia, 1984) Arremanitzeko kidea.

Irakurri erreportaje osoa, Gipuzkoako Hitzaren webgunean.