Euskal Herriko herriartekoaren kanporaketako joanekoa jokatuko du Azpeitiak gaur Frontoi Txikian

Uztarria.eus 2016ko uzt. 8a, 13:00

19:00etan hasiko da partida, eta Zigoitia, Arabako txapelduna, izango dute aurkari. Itzulerako partidak hurrengo astean jokatuko dituzte, eta finala uztailaren 23an izango da. 

Joan den asteburuan Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketa irabazi ostean, Euskal Herriko herriartekoaren kanporaketako lehen partida jokatuko du gaur Azpeitiak. Zigoitia hartuko dute etxean Ilunpeko pilotariek, Arabako txapelduna, hain zuen. Frontoi Txikian izango da partida, 19:00etan hasita. 

Kanporaketako itzulerako partidak hurrengo astean jokatuko dituzte Araban, eta finala uztailaren 23an, zapatua, izango da.

Markinak (Bizkaia) eta Doneztebek (Nafarroa) ere kanporaketa jokatuko dute asteburuan, eta bikote bakoitzeko irabazleak izango dira hilaren 23ko finalean.