Aretoko dantzen erakustaldia izango da igandean, Azpeitia Dantzan egitasmoaren baitan

Uztarria.eus 2016ko uzt. 8a, 12:13

Soreasu antzokian izango da ikuskizuna, 20:00etan hasita. Besteak beste, cha cha cha, merengue, vals eta rumba dantzak eskainiko dituzte. Xabier Saldias ere igoko da oholtzara, eta sarrera doakoa izango da. 

Datorren igandean, uztailaren 10ean, jarraituko du Azpeitia Dantzan egitasmoak, aretoko dantzen erakustaldiarekin. 20:00etan hasiko da Jose Mari Orbegozok zuzendutako ikuskizuna Soreasu antzokian, eta sarrera doakoa izango da. 

200 inguru pertsonek hartuko dute parte erakustaldian, eta ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute bertan. Cha cha cha, merengue, bachata, rock, vals, rumba eta beste dantza batzuen erakustaldia egingo dute. Dantzariez gain, Xabier Salbias ere igoko da Soreasuko oholtzara, eta kantuan arituko da Orbegozok dantza egiten duen bitartean. Xabier Elosegi eta  Silvia Gambino aktorea ariko dira aurkezle lanetan.

Hurrengo zapatuan, uztailaren 16an, Itsasi Dantza Taldeak emango dio amaiera aurtengo Azpeitia Dantzan zikloari. Bagare ikuskizuna eskainiko du Itsasik Soreasu antzokian, 22:00etan hasita.