Batukadaren doinuekin Alde Zaharra alaitzen

Uztarria.eus 2016ko uzt. 5a, 18:09

Gaur, asteartea, goizean kalera irten dira Udal udalekuetako eta ikastetxeetako udalekuetako dozenaka haur eta gaztetxo batukadako doinuekin Alde Zaharra girotzera. Koloretako zapiak soinean, ordubete inguruz aritu dira aurrez prestatuta zituzten instrumentuekin kaleak alaitzen. Talde bakoitzak musika tresna ezberdinak eraman ditu: tinbalak, marakak eta danborrak, esaterako. Instrumentu gehienak material berrerabilgarriekin egin dituzte udalekuetan zehar.