Soreasuko zine emanaldiak bukatuta, aretotik kanpo hainbat emanaldi eskainiko dituzte udan

Uztarria.eus 2016ko uzt. 5a, 17:26
Zinebanda ikuskizuneko irudia. (Ohian Amezua)

Hainbat ikus-entzunezko eskainiko dituzte aretotik kanpo abuztuan eta iraila hasieran zehar. Zine eskaintza irailaren 11n itzuliko da berriro Soreasura. 

Uda iristearekin batera amaitu dira Soreasu antzokiko zine emanaldiak. Ez da amaitu, baina, ikus-entzunezkoen eskaintza; izan ere, irailera bitartean aretotik kanpo hainbat zine emanaldi eskainiko ditu Sanagustin Kooperatibak, beste hainbat eragilerekin elkarlanean. 

Abuztuan Las vidas de Grace eta Lejos de los hombres filmak eskainiko dituzte. Iraila hasieran, aldiz, La conquista de Albania eta La conquista de America pelikulak izango dira ikusgai. Horrez gain, ekainean ematea aurreikusten zuten Pippi langstrumpf filma ere eskainiko dute, XJ Auzolaneanekin eta Paradisu Zinema zineklubarekin elkarlanean. Datak gerturatzen joan ahala orduaren eta lekuaren inguruko xehetasun gehiago emango dituzte. 

Uztailean zehar ere eskaini dituzte kanpoko emanaldiak. Joan den ostiralean, uztailak 1, 52 thuesdays filma izan zen ikusgai plazan, eta zapatuan Zinebanda ikuskizuna eskaini zuen Udal Musika Bandak. 

Irailaren 11n itzuliko da zinea Soreasu Antzokira.