Udako ordutegia izango dute Azpeitia-Beizama eta Azkoitia-Tolosa autobus zerbitzuek

Uztarria.eus 2016ko uzt. 5a, 14:17

Uztailean eta abuztuan aldaketak izango dira UK02 eta UK04 autobus lineetan. Azpeitia-Beizama lineak ordutegi bera izango du astelehenetik igandera bitartean. Azkoitia-Tolosa zerbitzuak, aldiz, ordutegi ezberdina izango du astegunetan eta asteburuetan.

Uztailean hasi eta abuztuaren amaiera arte, udako ordutegia izango dute Azpeitia-Beizama (UK04) eta Azkoitia-Tolosa (UK02) autobus-lineek. 

UK04 autobus-linea

Honakoa izango da Azpeititik Beizamara joango diren autobusen ordutegia: 09:40, 12:30, 14:40, 20:40. Beizamatik Azpeitira, aldiz, honako ordu hauetan irtengo dira autobusak: 10:00, 12:50, 15:00, 21:00.

UK02 autobus-linea

Azkoitia-Tolosa, astelehenetik ostiralera:

Azkoititik irtenda, Azpeitian: 06:40, 14:20 eta 18:50. 

Tolosatik irteerak: 07:35, 15:10, eta 19:40. 

Azkoitia-Tolosa, larunbatetako ordutegia: 

Azkoititik irtenda, Azpeitian: 06:40, 09:10, 11:10.

Tolosatik irteerak: 07:35, 10:00 eta 12:00.

Azkoitia-Errezil, astelehenetik ostiralera:

Azkoititik irtenda, Azpeitian: 08:40 eta 12:00.

Errezildik irteera: 08:55.

Azkoitia-Errezil, larunbatetan:

Azkoititik irtenda, Azpeitian: 16:10 eta 19:10.

Errezildik irteerak: 16:30 eta 19:30.

Errezil-Azpeitia, astelehenetik ostiralera:

12:15.

Azpeitia-Errezil, igande eta jaiegunetan:

Azpeititik irteerak: 10:30, 14:10, 16:10 eta 19:10.

Errezildik irteerak: 10:50, 14:30, 16:30 eta 19:30.