Aukeratu dute Antzerki Topaketak iragarriko dituen kartela

Uztarria.eus 2016ko uzt. 5a, 13:50
Marta Pineda aiarraren lana izan da epaimahaiak aukeratu duena.

Marta Pineda aiarraren kartela izan da epaimahaiak aukeratu duena. Erabakia hartzerakoan kontuan izan dute erakusketa bisitatu dutenen puntuazioa. Guztira 28 lan aurkeztu dituzte Antzerki Topaketen kartel lehiaketara. 

XXXIV. Antzerki Topaketek badute iragarriko dituen kartela. Marta Pineda aiarraren lana izan da epaimahaiak aukeratu duena, eta horrenbestez 900 euroko saria jasoko du kartelaren egileak. 

Guztira 28 lan aurkeztu dira aurtengo topaketen kartel lehiaketara, eta ikusgai izan dira Betherram aretoan, ekainean zehar. Bisitariek lanak baloratzeko aukera izan dute, eta horiek emandako puntuazioa kontuan izan du epaimahaiak erabakia hartzerako orduan.