Giro ederrean ospatu dituzte Damasoko festak

Uztarria.eus 2016ko uzt. 4a, 14:50

Damaso auzoko festak ospatu zituzten joan den zapatuan, uztailaren 2an, eta egun osoan zehar ez zen jai girorik falta izan auzoan. Urtero gisan, egun osorako egitaraua zuten prestatuta damasotarrek, eta goizean eman zioten hasiera festari, umeen lasterketarekin. Dozenaka haur eta gaztetxok hartu zuten parte lasterketan eta jende ugari hurbildu zen proba ikustera. Ondoren, helduen lasterketa izan zen. Behin nahikoa korrika eginda, txaranga-poteoa egin zuten.

Atsedenerako tartetxoa hartu ostean, damasotarrek arratsaldean jarraitu zuten festarekin. Merienda eta jolasak egin zituzten aurrena eta buruhandiak atera zituzten ondoren. 19:00ak aldera, Alde Zaharrera hurbildu ziren txaranga-poteoari ekinteko. Egunari amaiera emateko auzotarrek Damasoko plazan afaria egin zuten, eta afalostean dantzan aritu ziren Erokomeri taldearen doinuekin.