Azpeitia txapeldun Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan

Uztarria.eus 2016ko uzt. 4a, 13:28

Atzo, uztailak 3, jantzi zuen Azpeitiak Gipuzkoako Herriartekoaren txapela, Astigarrari 3-0 irabazita. Atzoko hainbat irudirekin osatutako bideoa da honakoa.

Donostiako Atano III. pilotalekuan lehertu zen festa eta arratsaldean jarraitu zuen ospakizunak Azpeitian. Udalak harrera egin zien Ilunpeko pilotariei eta Udal Musika Bandaren doinuak lagun, txapeldunek kalejira egin zuten udaletxeraino. Kopa eta txapela azpeitiarrei eskaini ondoren, Ilunpeko mutilek atera dituzten "kalkuluen" berri eman zieten plazan elkartu ziren herritarrei: "Gaur bosgarrena irabazi dugu. Azkoitiarrek hamasei omen dituzte. 2030.aren bueltarako harrapatuko ditugula uste dugu", adierazi zuen Josu Uzkudun Ilunpeko zuzendaritzako kideak.