XVI. Pourrak 180 apustu ditu, inoiz baino gehiago

Uztarria.eus 2016ko uzt. 2a, 17:04

Irabazleak 1.080 euro jasoko ditu, bigarrenak 720 eta hirugarrenak 360. Horiez gain, 4, 13, 40, 46, 55, 69, 90, 100, 123, 156 eta 180. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hamaseigarren aldiz antolatu du Uztarria Komunikazio Taldeak Pourra, eta inoiz baino apustu gehiago izango ditu aurtengo jokoak: 180. Gaur, uztailak 2, hasi eta uztailaren 24an bukatuko da 2016ko Frantziako Tourra -orduan amaituko da Pourra ere-. Iaz, 176 parte-hartzaile izan zituen Pourrak. 2001ean, lehen edizioan, 108.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak eta abar jarraitzeko, gogoratu, Pourra'16ren helbidea: uztarria.eus/pourra/2016.

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean. 20:00etan hasiko da sari banaketa eta Uztarriaren Tonbolan egingo da: Goikokalen, Egaña gozotegiaren parean, Banestoren bulegoa egondako tokian. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Sariak

Irabazleak 1.080 euro jasoko ditu, bigarrenak 720 eta hirugarrenak 360. Horiez gain, 4, 13, 40, 46, 55, 69, 90, 100, 123, 156 eta 180. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hau da aurtengo sarien zerrenda:

  • 1.goak: 1.080 euro.
  • 2.goak: 720 euro.
  • 3.goak: 360 euro.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria.
  • 13.goak: Odriozola Ardoak-en oparia.
  • 40.goak: Erreka Bike-n oparia.
  • 46.goak: Ziklos Beniren oparia.
  • 55.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 69.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren opariak.
  • 90.goak: Azpeitiko Udalaren saria.
  • 100.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua.
  • 123.goak: Odriozola Ardoak-en oparia.
  • 156.goak: Uztarriaren sariak.
  • 180.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea.