50 azpeitiar inguruk hartuko dute parte Zumarragako Santa Isabel jaietako danborradan

Uztarria.eus 2016ko eka. 30a, 11:34

Aurten, 50 urte betetzen ditu Zugarragako danborradak eta hori ospatzeko "zerbait berezia egin nahian" hainbat herritara deia luzatu dute aurtengo danborradarako talde bat osatzeko. Azpeitiar danborjoleek 50 lagunetik gorako taldea osatu dute, eta bihar iluntzean Zumarragan izango dira, bakoitzak bere elkarteko trajea soinean, Santa Isabel jaietan atabalak astintzen.