Kantu Jirak kalean egingo du bihar Santio egunerako entsegua

Uztarria.eus 2016ko eka. 29a, 19:43

19:00etan elkartuko dira Baigera aurrean eta Alde Zaharreko terrazaren batera joango dira gero, kantu saioa han egitera. Herritarrei dei egin diete parte hartzera, "denon beharra izango dugu eta".

Kantu Jira taldea Santio eguneko kalejira prestatzen ari da dagoeneko. Uztailaren 25ekoari begira bihar, osteguna, kalean egingo dute entsegua. 19:00etan jarri dute hitzordua kaleko Baigera aurrean. Handik, Alde Zaharreko terrazaren batera joango dira, entsegu kutsua izango duen kantu saioa egiteko; Baigeran elkartutakoan erabakiko dute nora joan.

Herritarrei dei egin diete Kantu Jirako lagunek biharko saioan parte hartzera, "denon beharra izango dugu eta".