Damasoko festak ospatuko dituzte zapatuan

Uztarria.eus 2016ko eka. 28a, 14:26
Iazko damasoko festetako irudia.

Egun osorako egitaraua prestatu dute damasotarrek larunbaterako. Lasterketak, bazkaria, jolasak eta txaranga-poteoa izango dira, besteak beste. 

Datorren zapatuan, uztailaren 2an, ospatuko dituzte Damasoko festak, eta egun osorako egitaraua prestatu dute auzotarrek larunbaterako. Txupinazoarekin eta Damaxen jaitsierarekin ekingo diote festari, 11:00etan. Ondoren, 11:15ean, bizikleta proba izango da. 11:45ean haurren XII. Lasterketa izango da eta jarraian XII. helduen lasterketa. 12:15ean izango da sari banaketa ,eta jarraian txaranga-poteoa egingo dute.

Arratsaldean jarraituko du festak Damason. 16:00etan jolasak eta merienda izango dira auzoko plazan. Ondoren, 18:00etan, buruhandiak aterako dira, eta 19:00etan txaranga-poteoa egingo dute damasotarrek. Poteoa bukatutakoan, 20:30ak aldera, Damasoko plazan afaria egingo dute. Umeen txanda izango da aurrena, eta helduena ondoren, 21:30ean. Afalostean ere ez da festarik faltako, eta erromeria izango da Erokomeri taldearen eskutik.  

Hemen, egitaraua osorik:

11:00etan txupinazoa eta Damaxen jaitsiera.

11:15ean bizikleta proba.

11:45ean Haurren XII. Lasterketa. Ondoren, Helduen XII. Lasterketa.

12:15ean sari banaketa.

12:30ean txaranga-poteoa.

16:00etan jolasak eta merienda.

18:00etan buruhandiak.

19:00etan txaranga-poteoa.

20:30ean umeen afaria.

21:30ean helduen afaria.

23:00etan Erromeria Erokomeri taldearekin.