23. urteurrena ospatuko du Orkatz Kultur Elkarteak asteazkenetik igandera bitartean

Uztarria.eus 2016ko eka. 27a, 14:06

Urteurrena ospatzeko hitzaldia, kontzertuak, bertso saioa eta bazkaria antolatu dituzte, besteak beste. 

Orkatz Kultur Elkarteak 23. urteurrena ospatuko du asteazkenean, hilak 29, hasi eta igandera arte. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dituzte.

Asteazkenean, Ametsen liburuaren aurkezpena izango da 19:30ean Orkatzen, Jokin Urainen eskutik. Ostegunean, ekainak 30, Anarik kontzertua eskainiko du 22:00etan hasita. Ostiralean bertso saioaren txanda izango da, eta kantuan arituko dira Etxahun Lekue, Alaia Martin, Igor Elorza eta Amets Arzalluz bertsolariak, 22:30etik aurrera. Zapatuan, uztailak 2, Orkatz Kultur Elkartearen inguruko batzarra egingo dute 11:00etan, Baigera I-en. Ondoren, 14:00etan, bazkaria egingo dute Sanagustin kulturgunean eta bazkalostean Tony Rocketen kantaldia izango da. Festa giroarekin jarraitzeko, Bad Sound System taldeak zuzenekoa eskainiko du Orkatzen, 18:00etatik aurrera. Igandean haurrek izango dute zer ikusi eta zer egin, izan ere Ekain Txou ikuskizuna eskainiko du Ekain Ibargurenek 17:00etan. Horrez gain, umeentzako margoketa tailerra antolatu dute, 23. urteurrenaren ospakizunari amaiera emateko.