EAJk jaso du boto gehien Azpeitian, Espainiako Kongresurako hauteskundeetan

Uztarria.eus 2016ko eka. 27a, 00:00

2.542 boto jaso ditu EAJk Azpeitian. 256 botoren aldearekin, 2.286 boto jasota, EH Bildu izan da bigarren. Hirugarren bozkatuena Elkarrekin Ahal Dugu izan da, 1.116 boto lortuta. Orain sei hilabete baino jende gutxiagok eman du Azpeitian botoa, eta %39,27ko abstentzioa izan da.

EAJ izan da gaur, igandea, alderdirik bozkatuena Espainiako Kongresurako hauteskundeetan, Azpeitian. Botoen %100 dago zenbatuta, eta 2.542 boto jaso ditu. Bigarren bozkatuena, EAJ baino 256 boto gutxiagorekin, 2.286 botorekin, EH Bildu izan da. Hirugarren indarra Elkarrekin Ahal Dugu izan da 1.116 boto eskuratuta. 

2015eko Espainiako hauteskundeetan EAJk 2.607 boto jaso zituen; EH Bilduk, berriz, 2.687 boto eskuratu zituen.

Laugarren bozkatuena PSE-EE izan da, 332 boto jasota. PPk 274 boto eskuratu ditu, Ciudadanosek 71 boto, PACMAkek 12 boto, UPyDk 6 boto, Recortes Cero-Grupo Verdek 6 boto, 3 boto PCPEk eta boto bat P-Lib taldeak.

2015eko abenduan baino handiagoa izan da abstentzioa, %39,27koa. Izan ere, iazko bozetan %35,89koa izan zen. 11.064 azpeitiarrek zuten botoa emateko aukera eta horietatik 6.748 joan dira bozkatzera (%60,56). 2015eko hauteskundeei erreparatuz gero, beherakada jasan du EH Bilduk: lehen indarra izatetik, bigarren indarra izatera pasatu da, 401 boto galduta. EAJ izan da indar bozkatuena, baina jeltzaleek ere 65 boto galdu dituzte. Beraz, indarra galdu dute alderdi eta koalizio abertzaleek Azpeitian. Balantzaren beste aldean, hirugarren indar bozkatuena izan den Elkarrekin Ahal Dugu taldeak 116 boto gehiago lortu ditu, iazko abenduan baino.  

Senaturako kontaketa mantsoagoa da; izan ere, hautagaiak banan-banan kontatu behar izaten dituzte. Senatuko emaitzen berri jakiteko, egin klik hemen.

Emaitzak urtez urte

Espainiako hauteskundeetako 2015eko emaitzak Azpeitian

EH Bildu. 2.687 boto (%38,06).

EAJ. 2.607 boto (%36,93).

Podemos. 1.006 boto

PSE-EE. 319 boto (%4,52).

PP. 252 boto (%3,57).

Ciudadanos. 82 boto (%1,16).

Ezker Anitza. 46 boto (%0,65).

Pacma. 46 boto (%0,21).

UPyD. 8 boto (%0,11).

Recortes Cero-Grupo Verde. 5 boto (%0,07)

Libertate Nafarra. 3 boto (%0,04)

Abstentzioa. %35,80.

Espainiako hauteskundeetako 2011ko emaitzak Azpeitian

Amaiur. 4.012 boto (%54,14).

EAJ. 2.372 boto (%32,01).

PSE-EE. 459 boto (%6,19).

PP. 372 boto (%5,02).

IU. 70 boto (%0,94).

UPyD. 13 boto (%0,18).

Abstentzioa. %32,79.

Espainiako hauteskundeetako 2008ko emaitzak Azpeitian

EAJ. 2.937 boto (%55,54).

PSE-EE. 840 (%15,89).

EA. 675 (%12,76).

PP. 342 (%6,47).

Aralar. 319 (%6,03).

EB. 120 (%2,27).

Beste 11 alderdik %0,22tik behera lortu dute (%1,04).

Abstentzioa. %50,8

Baliogabeak. 63 (%1,15).

Txuriak. 121 (%2,21).

Espainiako hauteskundeetako 2004ko emaitzak Azpeitian

Boto ofizialak kontuan hartuta.

EAJ. 3.807 boto (%55,01).

EA. 1.336 (%19,31).

PSE-EE. 529 (%7,64).

Aralar-Zutik. 450 (%6,5).

PP. 443 (%6,4).

IU-EB. 246 (%3,55).

Abstentzioa. %25,59 (2.874 lagun).

Bergarako ekimena (Espainiako Justiziak boto baliogabetzat jo zituen). 1.438 (%17,21).

2000ko Espainiako hauteskundeak Azpeitian

EAJk bozken %57,38 lortu zuen. EAk %20,91 eskuratu zuen. Batasunak, berriz, abstentzioa eskatu zuen. (Abstentzioa: %48,51).

2015eko udal eta foru hauteskundetako emaitzak

Maiatzaren 24an egin ziren udal eta foru hauteskundeetan, 3,760 boto eskuratu zituen EH Bilduk, 2.984 EAJk, 185 PSE-EEk eta 105 PPk. %34,17 izan zen orduan abstentzioa. 2015eko udal hauteskundeetako emaitzak kontsultatzeko egin klik hemen eta 2011koak ikusteko, berriz, hemen.