Hezkuntza eremuko murrizketak salatu dituzte Karmelo Etxegaraiko irakasleek

Uztarria.eus 2016ko eka. 24a, 19:23

Gaur, ostirala, elkarretaratzea egin dute Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko irakasleek hezkuntza eremuko murrizketak salatzeko. "3.000 lanpostu inguru galdu" daitezkeela salatu dute, eta ezezkoa eman diete "hezkuntza kalitatearen murrizketari, konstituzionaleko sententziari, ordezkapenak 10. egunera arte ez betetzeari, ikasle ration gorakadari eta lanorduen gorakadari".