Espainiako hauteskundeen emaitzak igandean bertan Uztarria.eus-en

Uztarria.eus 2016ko eka. 24a, 18:51

Uztarria.eus-ek, aurreko hauteskundeetan egin izan duen bezala, jarraipen berezia egingo du igandean, Espainiako hauteskunde orokorretan. Kongresurako zein Senaturako bozetan Azpeitian izango diren emaitzak jarriko ditugu webgunean.

Igandean, ekainaren 26an, Espainiako hauteskunde orokorrak izango dira. Uztarria.eus-ek, aurreko hauteskundeetan egin izan duen bezala, jarraipen berezia egingo du; igande gauean bertan, Azpeitian izan diren emaitzen berri emango du.

Emaitzak urtez urte, hemen:

Espainiako hauteskundeetako 2015eko abenduko emaitzak Azpeitian

EH Bildu. 2.687 boto (%38,06).

EAJ. 2.607 boto (%36,93).

Podemos. 1.006 boto (%35, 89).

PSOE. 319 boto (%4,52).

PP. 252 boto (%3,57).

Ciudadanos. 82 boto (%1,16)

Ezker Anitza. 46 boto (%0,65)

PACMA. 46 boto (%0,21)

UPyD. 8 boto (%0,11)

Recortes Cero-Grupo Verde. 5 boto (%0,07)

Libertate Nafarra. 3 boto (0,04). 

41 boto baliogabe.

29 zuri. 

Espainiako hauteskundeetako 2011ko emaitzak Azpeitian 

Amaiur. 4.012 boto (%54,14).

EAJ. 2.372 boto (%32,01).

PSOE. 459 boto (%6,19).

PP. 372 boto (%5,02).

IU. 70 boto (%0,94).

UPyD. 13 boto (%0,18).

Abstentzioa. %32,79.

Espainiako hauteskundeetako 2008ko emaitzak Azpeitian

EAJ. 2.937 boto (%55,54).

PSE-EE. 840 (%15,89).

EA. 675 (%12,76).

PP. 342 (%6,47).

Aralar. 319 (%6,03).

EB. 120 (%2,27).

Beste 11 alderdik %0,22tik behera lortu dute (%1,04).

Abstentzioa. %50,8

Baliogabeak. 63 (%1,15).

Txuriak. 121 (%2,21).

Espainiako hauteskundeetako 2004ko emaitzak Azpeitian

Boto ofizialak kontuan hartuta.

EAJ. 3.807 boto (%55,01).

EA. 1.336 (%19,31).

PSE-EE. 529 (%7,64).

Aralar-Zutik. 450 (%6,5).

PP. 443 (%6,4).

IU-EB. 246 (%3,55).

Abstentzioa. %25,59 (2.874 lagun).

Bergarako ekimena (Espainiako Justiziak boto baliogabetzat jo zituen). 1.438 (%17,21).

2000ko Espainiako hauteskundeak Azpeitian

EAJk bozken %57,38 lortu zuen. EAk %20,91 eskuratu zuen. Batasunak, berriz, abstentzioa eskatu zuen. (Abstentzioa: %48,51).