Joan den zapatuko martxaren ondoren, Urrestilla eta Azpeitia arteko bidegorria eskatuz ekimen berria egin dute gaur, San Juan bezpera, Zurrunbillue Urrestillako herri lantaldekoek. Horrela, puxika gorriz bete dituzte Atxubiagako biribilgunetik Urrestilla bitarteko errepide zatiaren bazterrak. Bidegorri faltan, bidea gorriz pintatu behar! izenburuarekin, bideo hau zabaldu dute sare sozialetan.