Kanpaina ekitaldia egin du EH Bilduk, igandeko hauteskundeei begira

Uztarria.eus 2016ko eka. 23a, 14:04

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izango dira igandean, hilak 26, eta horren harira kanpaina ekitaldia egin zuen atzo, asteazkena, EH Bilduk, Azpeitian. Frontoi Txikiaren ondoan egin zuten ekitaldia eta bertan parte hartu zuten Marian Beitialarrangoitia Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak, Iñaki Ostolaza Espainiako Kongresurako zerrendako bigarrenak eta Alberto Unamunzaga Espainiako Senaturako Gipuzkoako zerrendaburuak. Estitxu Elduaien Azpeitiko EH Bilduko zinegotziak gidatu zuen kanpaina ekitaldia eta hark egin zizkien galderak Gorteetarako hautagaiei. Bertaratu ziren herritarrek ere galderak egiteko tartea izan zuten.