'Elkarrekin eraikitzen' proiektua sendotuz doa bailarako ikastetxeetan

Urola Kostako Hitza 2016ko eka. 22a, 12:06
Proiektuan parte hartu duten hainbat eragile eta parte-hartzaile izan ziren atzo, Azkoitian. (IRAURGI BERRITZEN)

Azkoitiko Elkargunean egin zuten atzo proiektuaren bukaera ekitaldia. Azkoitiko eta Azpeitiko ikastetxeetako ikasleak dira egitasmoaren ardatza. Dagoeneko hiru edizio bete dituzte.

Elkarrekin eraikitzen 2015-2016 proiektuaren itxiera ekitaldia egin zuten atzo goizean Azkoitiko Elkargunean. Egitasmo horretan parte hartu dute ikasturtean zehar eskualdeko ikastetxeetako, Azkoitiko eta Azpeitiko udaletako eta eragileetako ordezkariek.

Horiek guztiek goraipatu zuten proiektuaren hirugarren edizioan egindakoa atzoko ekitaldian. Aurrerantzean ere egitasmoa mamitzen jarraitzeko premia azpimarratu zuten, gainera.

Proiektuan hamabost irakaslek eta 250 ikaslek parte hartu dute. Horiez gain, prozesuan zehar ikasleek egin dituzten elkarrizketa eta azterketa lanetan 40 eragile aritu dira lanean. Proiektua garatzeko orduan egoteko aukera izan dute hainbat arlotako eragileekin, hala nola: enpresetako ordezkariak, Azkoitiko eta Azpeitiko udal ordezkariak, Urkomekoak, merkatari elkarteetakoak, Iraurgi Berritzeneko kideak, osasun zentroetakoak nahiz lehen sektoreko hainbat ustiategitako arduradun.

Jarraitu artikulua irakurtzen Urola Kostako Hitza-ren webgunean.