Urola ibaia txukuntzen

Uztarria.eus 2016ko eka. 17a, 12:51

Herriko ikastetxeetako ikasleak (argazkiotan, horietako batzuk), Baigera jubilatuen elkarteko kideak eta beste zenbait herritar Urola ibaiaren Azpeitiko partea garbitzen ari dira ostiral goiz honetan. Jarduera horrekin bukatuko da Azpeitiko Udalak eta Ingurugiro Etxeak Eskola Agenda 21 egitasmoaren barruan antolatutako Ingurumen Hamabostaldia.