Sugegorria Loiolan

Uztarria.eus 2016ko eka. 16a, 18:12

Sare sozialetan zabaldu duten argazkia da honakoa. Loiolako lorategietan aterata dago, aurreko astean. Irudi ikusgarrian, sugegorri handi bat agertzen da, landare artean. Urte sasoi honetan sugeak han eta hemen ikustea ohikoa izaten da, baita Loiola inguruan ere.