Ikasturtea agurtuko dute ostiralean Karmelo Etxegarai eta Urola ikastolek

Uztarria.eus 2016ko eka. 16a, 11:51
Iazko jaialdiko irudia.

Urola bailarako ikastolen 50. urteurrena izango dute gogoan, eta horregatik "berezia" izango dela azaldu dute. Betiko emanaldiez gain, "hainbat sopresa" izango dira eta kanta berria estreinatuko dute.

Ikasturte amaierako jaialdia egingo dute bihar, ekainak 17, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastolak, 19:00etan hasita, Azpeitiko Kiroldegian. Jaialdi "berezia" izango dela aurreratu dute, ikastolak Urola bailaran 50 urte egin baititu aurten, eta hori gogoratuko dute.

Betiko omenaldiez gain, 25 urtez ikastolan lanean aritu diren irakasleak eta ohorezko matrikula eskuratu duten ikasleak omenduko dituzte, eta orlen banaketa ere egingo dute. Bestalde, "beste hainbat sopresa" eta abestiaren estreinaldia izago direla aurreratu dute. Aurtengoan, gainera, ikuslegoaren parte hartzea bultzatu nahi dutela azaldu dute. 

Ostiraleko jaialdiarekin amaitutzat emango dituzte ikastolaren 50. urteurrenaren harira prestatutako ekimenen zerrenda.