Urteko egun bakoitzeko argazki bat, sarera

Urola Kostako Hitza 2016ko eka. 14a, 13:17
Irene LarraƱagaren argazki batzuk.

Irene Larrañaga kazetari azpeitiarrak X/366 proiektua jarri zuen abian urtearen hasieran. Ordutik, egunero-egunero egunean ateratako argazki bat jartzen du Facebooken. Gaurkoa 166.a da.

Larrañagak dioenez, "deskonektatzeko" balio dio proiektuak: "Lanez goraino nabilenean, deskonektatzeko modu bat da. Balio dit eguneroko estresetik ihes egiteko. Orduerdi edo ordubete eskaintzen diot argazkigintzari egunero, eta burua arintzeko balio dit".

Dena den, egun batzuetan, gertatu izan zaio 22:00ak jo, eta oraindik argazkia egin gabe edukitzea. "Halakoetan gertu dudan zerbaiti ateratzen diot. Hala eta guztiz, 166 egunetik 3tan gertatu zait horrelakorik. Joan den astean, adibidez, gizon bat ikusi nuen nire etxe ondoan txakurrarekin jolasean, eta argazkia atera nion. 07:30ak ziren, eta ja eginda nuen eguneko argazkia. Edozein izan daiteke unea, eta garrantzitsuena da kamera soinean izatea".

Egunero argazki bat atera behar izateak ez dio ahalegin berezirik eskatzen Larrañagari: "Afizioa da, eta, esaerak dioen moduan, gustuko tokian, maldarik ez".

Jarraitu irakurtzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean.