Ikastolaren 50. urteurrena gogoan agurtu dute ikasturtea Ikasberriko ikasleek

Uztarria.eus 2016ko eka. 13a, 17:08

Joan den zapatuan, hilak 11, agurtu zuten ikasturtea Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleek. Ikastolak Urola bailaran 50 urte egin ditu aurten, eta hori gogoratuz ospatu zuten Ikasberrikoek ikasturte amaierako festa. Goizetik hasi eta arratsaldera arteko egitaraua zuten prestatuta larunbaterako, eta Haur Hezkuntzako ikasleen jaialdia, Batxilergoko ikasleen orla banaketa, bazkaria eta antzerkia izan ziren, besteak beste. Bestalde, omenaldia egin zieten Gema Larrañaga eta Luis Gurrutxaga irakasle ohiei eta Beñat Azurmendi orain arteko zuzendariari, bere ardura utziko duelako hurrengo ikasturtean.