Alberdieneko aparkalekua itxita egongo da gaur eta bihar

Uztarria.eus 2016ko eka. 13a, 12:48

Gaur eta bihar, irailak 13 eta 14, Alberdineko aparkalekua (argazkian) itxita egongo da. Udalak jakinarazi duenez, "etorkizunean egin nahi den proiektua garatzeko beharrezkotzat diren zundaketa eta lur azpiko azterketak egin behar ditu eraikuntza enpresak", eta horregatik itxiko dute gunea. Etxebizitzak eraikiko ditu orain aparkalekua dagoen tokian Altuna y Uria eraikuntza enpresak. " Gaur bertan hasi dira neurketak egiten eta, bukatzean, berriro erabilgarri izango da aparkalekua", gaineratu du Udalak bere oharrean.

(Argazkia: AZPEITIKO UDALA)