Antzezle gazteenek hartu dute Sanagustingo oholtza

Uztarria.eus 2016ko eka. 10a, 22:14

Udaleko Gazteria sailak antolatutako ume eta nerabeentzako antzerki tailerrak ikasturte amaierako emanaldia egin du gaur, ostirala, Sanagustin kulturguneek. Herriko antzerkiaren harrobiak ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izan du, eta eskaini dituzten bi antzezlanak ikustera joan direnek txaloekin saritu dituzte antzezle gazteak.