Bertan behera gelditu da Sanjuandegiko aire libreko zine emanaldia

Uztarria.eus 2016ko eka. 10a, 20:29

Antolatzaileek ostiral gauerako aurreikusitako emanaldia ez egitea erabaki dute, eguraldi iragarpena kontuan hartuta. Hala ere, uztailean egiteko asmoa azaldu dute.

XJ Auzolanean taldeak eta Paradisu Zinema zineklubak ostiral gauerako iragarria zuten aire libreko zine emanaldia bertan behera uztea erabaki dute, euria egiteko arriskua dela eta.

Pippi Langstrumpf filma eman behar zuten, 22:00etatik aurrera, Baigera II-ren aurrekaldean, Sanjuandegiko festen egitarauaren barruan. Gaur ezingo da izan, baina antolatzaileek uztailean emanaldia berreskuratzeko asmoa azaldu dute.