Robotak eta bideo-jokoak sortzen ikasteko udalekuak antolatu dituzte Iraurgi Ikastetxean

Uztarria.eus 2016ko eka. 10a, 19:19

Ekainaren 27an hasi eta uztailaren 22ra arte izango dira dira. 7 eta 17 urte bitarteko ikasleei zuzendutako egitasmoa da eta izena emateko epea hilaren 15ean bukatuko da.

Beste urte batez, robotika eta bideo-jokoen inguruko udalekuak antolatu ditu Iraurgi Ikastetxeak. 7 urtetik 17 urtera bitarteko ikasleei zuzendutako udalekuak dira, eta ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte iraungo dute.

Udalekuotan, besteak beste, robotak programatzen, bideo-jokoak sortzen, droneak diseinatzen edota gasolina autoak muntatzen ikasiko dute parte-hartzaileek. "Modu horretan, pentsamendu logikoa, 3Da eta matematika gaitasunak landuko dituzte ikasleek modu praktiko eta dibertigarrian", azaldu dute antolatzaileek.

Izena emateko epea ekainaren 15ean amaitzuko da. Izena eman edota informazio gehiago nahi duenak iraurgi.eus webgunea kontsulta dezake, edo 943811668 telefonora deitu.