'X-Men: Apocalipsis' filma izango da ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko eka. 10a, 12:29

X-Men: Apocalipsis filma eskainiko dute igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Igandean, ekainak 12, bi aldiz emango dute X-Men: Apocalipsis pelikula, 16:30ean eta 19:30ean. Astelehenean, hilak 13, 21:30ean berriro eskainiko dute X-Men: Apocalipsis. 

2016an AEBn ekoiztutako zientzia fikziozko filma da X-Men: Apocalipsis. Apocalipsia hasi zenetik, mutanterik boteretsuena jainko gisa trataua izan zen, gainontzekoen indarrak bereganatzen zituen bitartean. Milaka urtetako lozorrotik esnatu ondoren, gogoko ez duen mundu bat aurkitzen du. Egoerari buelta emateko, talde bat sortzen du, Magneto buru dela, gizaki guztiekin amaitu eta mundu berri bat sortzeko. X maisuak ordea, Mistikaren laguntzaz, mutante talde gazte batekin eurre egingo dio inoiz izan duen etsairik handienari.