Kantu-jira egingo dute bihar arratsaldean

Uztarria.eus 2016ko eka. 8a, 12:30

19:00etan elkartuko dira Artzubiko jolas-parkean, eta bertan arituko dira prestatu dituzten hainbat kantu abesten.

Kantu-jirako taldekideak kalera aterako dira bihar, osteguna, prestatu dituzten hainbat kantu abestera. 19:00etan jarri dute hitzordua, Artzubiko jolas-parkean.

Kantu-jirakoek azaldu dutenez, "pintxo pote eguna dela aprobetxatuta", hurrengo saioak ostegunetan egingo dituzte, "kaleko giroa alaitzeko". Bestalde, azaldu dute "jende gehiagok parte hartzea" nahi dutela. Entseguak astebete lehenago egiten dituzte Sanagustin kulturgunean, eta herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte Kantu-jirakoek.

Hurrengo Kantu-jira saioa ekainaren 16an egingo dute, Sanjuandegin.