Merkatariek energia kostuak ezagutzeko tailerra izango da ostiralean

Uztarria.eus 2016ko eka. 7a, 17:20

Saioa Sindikatu Zaharreko lehen solairuan izango da, 15:00etatik 16:30era bitartean. Bihar, asteazkena, izango da tailerrean parte hartzeko izena emateko azken eguna. 

Merkatariek beraien negozioetako energia kostuak ezagutzeko tailerra antolatu du Iraurgi Berritzenek ekainaren 10erako. Antolatzaileen hitzetan, tailerraren helburua da "merkatariek kostu energetikoak ezagutzea eta fakturak ulertzea".

Sindikatu Zaharreko lehen solairuan izango da tailerra, 15:00etan hasi eta 16:30ak bitartean. Goienerreko kide batek gidatuko du saioa eta antolatzaileek azaldu dutenez, "kostu energetikoen inguruan hitz egingo du, baita elektrizitate faktura bat azaltzen saiatu ere". 

Tailerrean parte hartzeko izen-emate epea bihar, ekainak 8, bukatuko da, eta horretarako honako helbide hauetara idatzi behar da: bertan.azpeitia@gmail.com, herrixen@hotmail.com, cmdelejarza@iraurgiberritzen.eus.