Antzerki Topaketen kartel lehiaketako erakusketa ireki dute Betharramen

Uztarria.eus 2016ko eka. 6a, 20:43

Gaur, ekainak 6, ireki dute Betharrameko aretoan XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketako erakusketa. Urtero bezala, lehiaketara aurkeztu diren lan guztiekin osatu dute erakusketa; aurten, 28 kartel daude ikusgai. Horietako bat izango datorren udazkenean herrian egingo diren topaketen irudia. Udalak izendatutako epaimahaiak izango du aukeraketan azken hitza, baina erakusketara joaten diren herritarrek emandako botoak ere kontuan hartuko dituzte. Ekainaren 19an bukatuko da erakusketa; ordura bitartean, astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.