Ekainaren 5eko herri galdeketa

4.781 pertsonek hartu dute hitza Hitzartuk independentziaz egin duen herri galdeketan

Uztarria.eus 2016ko eka. 5a, 22:13

Erroldaren %39,37k eman du botoa gaurko herri galdeketan. 21:30ean jakinaraziko dituzte emaitzak. 

Hitzartuk independentziaz egin duen herri galdeketan 4.776 herritarrek hartu dute hitza, aurretiazko bozak barne, erroldaren %39,37k, hain zuzen.

Gaurkoa "bikaina" eta "oso handia" izan dela adierazi dute Hitzartuko kideek. Bestalde, Azpeitian "inoiz egin den herri galdeketarik parte-hartzaileena" izan dela esan dute. "1978ko konstituzioaren inguruko herri galdeketan azpeitiarren %20ak eman zuen botoa eta Europako konstituzioaren ingurukoan %30,7ko parte-hartzea izan zen", azaldu dute".

21:30ean jakinaraziko dituzte emaitzak, eta orduan egingo dute egunaren balorazio orokorra.