Azpeitiak 2-1 irabazi dio Oiartzuni Herriarteko Txapelketako final laurdenetako joaneko partidan

Uztarria.eus 2016ko eka. 5a, 00:09

Kadete mailan 20-22 galdu dute azpeitiarrek; jubenil mailan 22-7 irabazi eta senior mailan 22-13 nagusitu dira. Itzulerako partida Oiartzunen jokatuko dute, hurrengo asteburuan.  

Gaur, ekainak 4, jokatu du Azpeitiak Herriarteko Txapelketako final laurdenetako partida Frontoi Txikian Oiartzunen aurka, eta 2-1 nagusitu dira azpeitiarrak. 

Unai Alberdi eta Julen Egigurenek 20-22 galdu dute, kadete mailan; Jubenil mailan, 22-7 irabazi diete Gorka Iriarte eta Jon Alberdik oiartzuarrei; senior mailan, aldiz, 22-13 nagusitu dira Daniel Murgiondo eta Markel Etxaniz. 

Final laurdenetako itzulerako partida hurrengo asteburuan jokatuko dute, Oiartzunen.