Ekainaren 5eko herri galdeketa

Ekainaren 5eko herri galdeketaren inguruko hainbat argibide eta xehetasun

Uztarria.eus 2016ko eka. 2a, 12:35

Galdera honakoa izango da: Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar? 09:00etatik 20:00etara egongo da bozka emateko aukera, horretarako prestatutako bozka lekuetako edozeinetan. Bihar, ostirala, izango da aurretiazko botoa emateko azken eguna. 

Gainean da Hitzartuk independentziaz egingo duen herri galdeketa, gainean da ekainaren 5a. Egunera begirako hainbat xehetasun eta argibide dituzue hemen: 

Galdera

Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar? Hiru erantzun aukeran: 'Bai', 'Ez' edo 'Zuri'. 

Beharrezko agiriak

Hutesle erroldarik ezean, dokumentazioaren bidez egiaztatu beharko dute boto-emaileek galdeketan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten. Honako hauek dira balioko duten agiriak: 

1.- NAN agiria, bertan bizilekua Azpeitia dela ageri bada, eta NAN eta errolda agiria, hala ez bada. 

2.-Errolda agiria eta EHNA, pasaportea, gidabaimena, AIZa (NIEa) edo identifikatzeko balio duen argazkidun agiri ofizialen bat. Fotokopiarik ez da onartuko, baina iraungitako dokumentuak bai. 

Errolda agiria behar izatezkotan, eskatu Udaletxean gaur edo larunbat goizean. Ekainaren 26ko hauteskundeen baitan jasotako errolda txartelak ere balioko du.

Sistema informatiboa ere prest dute, boto-emaile bakoitzak botoa gehienez behin eman duela zihurtatzeko. 

Bozka lekuak eta ordutegia

Zortzi leku jarriko dituzte bozka eman ahal izateko (nahi den tokian eman daiteke botoa): 

  1. Udaletxe azpian
  2. Kaleko Baigera Elkartearen aurrean
  3. Kaleko ludoteka parean
  4. Betharram aurrean
  5. Perretxikoko Oktogonoaren atarian
  6. Euskal Herriako Karmelo Etxegarai aurrean
  7. Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan
  8. Urrestillako plazan

Ordutegiari dagokionez, 09:00etan irekiko dituzte mahaiak eta 20:00an itxiko dira. 

Nork bozkatu dezake?

Azpeitian erroldatuta dauden eta ekainaren 5ean 16 urte beteta dituzten pertsonek eman dezakete botoa. 

12.142 dira aipatutako baldintzak betetzen dituzten herritarrak. 

Berme batzordeak

Herri galdeketan jarraitu beharreko prozedura aztertzeko, eta prozedura hori bozketa egunean zuzen betetzen dela egiaztatzeko eta ziurtatzeko, hiru lantalde izango dira: kontrol batzordea, jarraipen batzordea eta begirale taldea. 

Aurretiazko bozka

Ekainaren 5ean, egunean bertan, bozkatu ezin dutenen herritarrek aurrez egiteko aukera dute. Horretarako azken eguna bihar, ostirala, izango da. Gure Esku Dagoren lokalean (Foru Ibilbidea 7) eman daiteke bozka, 10:00etatik 12:00etara eta 18:30etik 20:30era.