I-Super Chef sariketa irabazi du Julen Galarragak

Uztarria.eus 2016ko mai. 31a, 11:58

Julen Galarraga sukaldaritza ikasle azpeitiarrak irabazi du i-Super Chef sariketako lehen edizioa. Super Amarak antolatutako sukaldaritza lehiaketa da i-Super Chef eta sei sukaldari iritsi ziren finalean. Joan den  ostiralean, maiatzak 27, jokatu zen finala Donostian eta Julen Galarragak eskuratu zuen 1000 euroko sari nagusia. Guztira 62 parte-hartzailek eman zuten izena sariketan. (Argazkia: Super Amara).