Ehun lasterkari inguruk hartuko dute parte igandeko Zuzenien proban

Urola Kostako Hitza 2016ko mai. 27a, 17:35

10:00etan aterako da lehen parte-hartzailea plazatik eta, haren ostean, 30 segunduro irtengo dira gainerako lasterkariak.

Ohiko data baino hilabete batzuk beranduago, etzi, Xoxoteko Egunez, jokatuko da VIII. Zuzenien Igoera Bertikala. Sari banaketa ere Xoxoten egingo dute aurten.

Atzo, osteguna, bukatu zen aurrez izena emateko epea, eta 100 lasterkarik baino gehiagok hartuko du parte proban. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, azken urteetan baino parte-hartzaile gutxiago izango dira, dataz aldatu dutelako. Dena den, egunean bertan ere eman ahal izango da izena, 08:30etik 09:30era, plazan. Dagoeneko izena emanda dauden lasterkari batzuen izenak esan dituzte antolatzaileek, eta horien artean dira joan den astean Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikaleko irabazle Iban Murua elgoibartarra eta Maite Maiora mendaroarra.

Jarraitu artikulua irakurtzen Urola Kostako Hitza-ren webgunean.