'Monsieur Chocolat' eta 'Angry Birds' filmak izango dira ikusgai, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko mai. 27a, 12:24

Monsieur Chocolat eta Angry Birds filmak izango dira ikusgai datorren iganean, hilak 29, eta astelehenean, Soreasu antzokian. Igandean, 16:30ean Angry Birds eskainiko dute eta 19:30ean Monsieur Chocolat. Astelehenean, maiatzak 31, berriro emango dute Chocolat, 21:30ean hasita.

Orain arte larunbatetan ere izaten ziren zine emanaldiak, baina aste honetatik aurrera eta ekainaren 20a arte, ez da zine komertzialik izango zapatuetan. Egun horretan, ekainaren 20an, amaituko da zine denboraldia, irailera arte.

Monsieur Chocolat filma, Belle Epoque garaian kokatzen da. Chocolat pailazoa, zirko frantziar batean lan egin zuen lehen gizon beltza izan zen. Arrakasta handia izan zuen XIX. mende amaieran. Publizitatea egiten ere lehena izan zen, baita garai haietako beste artista ezagunen inspirazio iturria izan ere, Toulouse Lautrec edota Lumière anaiena, esaterako. Chocolat eta Foottit pailazo bikoteak ordura arteko zirkoaren ezaugarriekin hautsi zuen. Aurrez, bota-garbitzaile, zerbitzari eta meatzari lanetan aritzetik eta esklabu izatetik, zirkoan lanean hasi eta famatu bihurtu zen gizonaren istorioa kontatzen du.

Angry Birds animazioko filma da. Hegan egin ezin duten hegazti zoriontsuak bizi diren irla batean hiru salbuespen daude: Red, umore txarreko hegaztia; Chuck hegazti azkarra; eta Bomb hegan egin ahal duen txoria. Euren lekua ezin topaturik bizi dira hirurak. Txerri berde ezezagun batzuk irlara iristean, ordea, hirukote marginatua izango da txerrien asmoak zeintzuk diren jakiteko arduradunak.